FAXISMOA

Mobilizazioak Bilbon eta Baionan, Charlottesvilleko hilketaren aurka

Berria, Berria, 15-08-2017

13:00etan elkartu dira Bilbon, Arriagan, eta 18:30ean egin dute protesta Baionan, herriko etxean. Arrazagatiko istilu larriak gertatu ziren Charlottesvillen larunbatean eskuin muturreko jarraitzaileen eta horien aurkakoen artean, eta Heather Heyer 32 urteko ekintzailea hil zen, 20 urteko neonazi batek autoarekin harrapatuta —beste 20 zauritu zituen erasoan—.
Hilketaren aurka protesta egiteko, mobilizazioak antolatu ditu gaurko Sare Antifaxistak. Bilbon, 13:00etan elkartu dira Arriaga plazan, Faxismoa hiltzailea; Heather Heyer agur eta ohore lelopean. Baionan, berriz, 18:30ean egin dute hitzordua herriko etxearen aitzinean.
Bermerik gabeko espetxealdia ezarri dio epaileak Heyer autoz harrapatu zuenari, eta Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusi Jeff Sessionsek adierazi du auzia giza eskubideen aurkako krimen gisa ikertzen ari direla.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)