Bilbon atxilotu bat, migratzaileekin trafikatzea egotzita
Berria, , 18-07-2017Espainiako Poliziak zortzi gizon atxilotu ditu, migratzaileekin trafikatzea leporatuta; horietako bat Bilbon atzeman dute. Ekialde Hurbileko pertsonak Europako iparraldeko herrietara eramaten zituztela azaldu du Poliziak. Madrilen atxilotu dituzte beste zazpiak; aurrez, operazio berean zortzi pertsona atxilotu zituzten. Migratzaile bakoitzak 2.000 euro ordaindu behar zituen, pasaporteko bisak faltsutzeagatik.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)