Dozenaka migratzaile desagertu dira Libiatik gertu, ontzi bat hondoratuta

Berria, , 01-07-2017

ERROMA. IOM Munduko Migrazioen Erakundeak atzo jakinarazi zuen dozenaka migratzaile desagertu zirela duela egun batzuk, haien ontzia Libiako kostatik hondoratu ondoren. 80 lagun erreskatatu zituzten, eta atzo iritsi ziren Brindisira (Italia). Flavio Di Giacomo IOMeko bozeramaileak azaldu zuenez, bizirik ateratakoek kontatu zuten beste 60 lagun zihoazela ontzian.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)