65,6

2016. URTEAN IZANDAKO IHESLARIEN KOPURUA, MILIOITAN

Berria, , 20-06-2017

Gerragatik, indarkeriagatik edota jazarpenagatik beren etxea uztera behartuak izan zirenen kopurua «gehiengo historikora» igo zen iaz, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera: 65,6 milioi pertsonak alde egin behar izan zuten. Horietatik, 40,3 milioi iheslari beren herrialdeko beste eremu batera joan ziren; 22,5 milioi beste herrialde batera, eta 2,8 milioik asilo eskariak egin zituzten.

Iheslari gehienak siriarrak —12 milioi—, palestinarrak —5,3 milioi— , afganiarrak —4,7 milioi— eta irakiarrak dira —4,2 milioi—, UNHCRk azaldu duenez. Errefuxiatuen Mundu Eguna da gaur.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)