Hamabost iheslari atxilotu ditu Poliziak Bilboko portuan, Ingalaterrara zihoazela
Berria, , 16-06-2017BILBO. Espainiako Poliziak hamabost errefuxiatu atxilotu zituen atzo Bilboko portuan. Poliziaren arabera, ferry batean ezkutatu nahi zuten; ontzia Bilboko portutik Portsmouthera zihoan, Ingalaterrara, eta bide hori osatu nahi zuten iheslariek. Albaniakoak, Afganistangoak eta Siriakoak dira. Atzeman egin dituzte, kanporatze prozesua hasteko.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)