Beran Siriako errefuxiatuak hizpide bihar
Diario de Noticias, , 15-06-2017bera – Errefuxiatuen errealitateaz gizartea kontzientziatzeko, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Siriako errefuxiatuak izeneko hitzaldia antolatu du, Nafarroako Berdintasun Institutuak lagunduta. Errefuxiatuen errealitatea, egiten dituzten ibilbideak, gizarte erakunde eta boluntarioen bidez emandako testigantzak eskainiko dituzte ortziralean 18:00etan Beralandetan. Isabel Erkiaga (SJDD medikua, boluntarioa) eta Joxean Ortega (Igantziko eskolako irakaslea, boluntarioa) izanen dira hizlari. – A.A.A.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)