Modari buruzko ikus-entzunezkoak eta kaleko dantzarien dokumentalak, Guggenheimean

Fashion and Films Dressing ideas in films programaren bigarren edizioa hartuko du museoak gaur eta bihar

El Correo, elcorreo.com, 08-06-2017

Gaur eta bihar Guggenheim Museoak ikus – entzunezko Fashion and Films Dressing ideas in films programaren bigarren edizioa hartuko du. Bi saioek nazioarteko sortzaile eta firmen pieza – bilduma bat aurkeztuko dute. Moda, joerak, zinema eta publizitatea bezalako gaiak jorratzen dituzte lan horiek eta jendea txunditzeko eta hausnarketara bultzatzeko asmoz sortu dira.

Programa hori nazioarteko Fashion and Films erakusketaren parte da. Modaren inguruko ikus – entzunezko ekoizpenekin lan egiten du ekimen horrek, eta gizarte – interesekoak diren gaiak lantzen ditu: garapena, ekologia eta jasangarritasuna, genero – , kultura – , arraza – , sexualitate – eta etnia – identitate eta –berdintasuna, edo estereotipoetatik kanpo dagoen edertasuna, besteak beste.

Bestalde, larunbatean Kaleko dantzariak dokumentala proiektatuko da Museoko Entzungelan, ACT Festibalaren barruan (Nazioarteko Lan Laburren Antzerkialdia). Sra. Polaroiska taldeko kideek, Alaitza Arenzanak eta Maria Ibarretxek, dantza performance bat asmatu eta Bulgarian gauzatu zuten, ijito – komunitatearen partaidetzarekin. Bertan, generoa, hezkuntza, aniztasuna, gizarte – inklusioa eta –bazterketarekin lotutako gaiak landu zituzten. Xuban Intxaustik performance horren inguruko dokumentala filmatu eta editatu zuen. Proiekzioaren aurretik, Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek, dokumentalaren zuzendariarekin batera, proiektu esperimentalaren xehetasunak azalduko dituzte Entzungelan, eskola magistral batean.

YOX estudioa eta ACT Festibala TopARTE programako partaide dira. Proiektu horren bitartez, Museoak bere ateak zabaltzen dizkie Euskadiko erakunde artistiko eta kulturalen jarduerei. Programaren helburua Guggenheim Bilbao Museoak bere ingurune hurbilarekin duen harremana estutzea da, erakundearen XX: Urteurrenean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)