'Josi eta josi' lemapean egingo du bere jaia eskola publikoak
Gasteizen egingo da igande honetan, «Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela» jai giroan aldarrikatzeko
Diario Vasco, , 03-06-2017Oraindik erabat osatu dagoen Gasteizko auzo berri horietako bat da Zabalgana. Hauzo gaztea, toki desberdinetatik bertaratutako jendea hartzen ari dena. Zabalganan lau ikastetxe publiko daude: Mariturri, Zabalgana eta Aldaialde lehen hezkuntzako ikastetxeak eta Zabalgana institutoa. 1.390 ikasle dituzte guztien artean. Bada hortxe egingo da igande honetan Euskal Eskola Publikoaren 36. jaia, ‘Josi ta josi’ lemapean, aurkezpenean aurreratu zutenez aurtengo jaian erakutsi nahi baitu «Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela».
1994 urteaz geroztik, aurrena lurralde mailako elkarteetan eta, EAE mailan, Ehigen bildutako guraso elkarteen antolatzen dute jaia, eta horren helburu nagusia da «Euskal Eskola Publikoa hezkuntza – sistemaren oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dela jai giroan aldarrikatzea».
Aurten, zehazki, «gizarte kohesionatua eta integratua lortzeko eskola publikoak duen zeregina» azpimarratu nahi dute. Eta Zabalganako ikastetxe publikoak «adibide ona dira, aniztasuna aprobetxatuz eskola euskaldun, publiko, inklusibo eta anitza lortu dutelako». Hori islatu nahi du hain zuzen ‘Josi ta josi’ lekoak. Ibon Saenz de Olazagoitia diseinatzaile gasteiztarrak sortu duen irudia ere bide beretik doa, «piezak gainjarriz, oinarrizko irudi horien aberastasuna eta aniztasuna barne hartzen duten pieza berriak» sortzeko bidea ematen baitu.
Irekiera elitaldia 11etan ospatuko da Reina Sofia hiribidetik Bastida plazarako sarbidean. Bertan parte hartuko dute Cristina Uriarte Esko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Ramiro González Diputatu Nagusiak eta Gorka Urtaran alkateak, antolatzaileekin batera. Hortik aurrera, ez du etenik izango lau gunetan garatuko den egitarauak. Lehen gunean bi protagonista izango ditu eguna amaitzeko eta bukatzeko: Pirritx eta Porrotx 12:00etan, eta 17:30ean, berriz, Ze esatek taldearen kontzertua. Gainerakoetan ere izango da, noski, zer entzun, zer ikusi eta zertan parte hartu.
Eguraldiaren iragarpenak, tamalez, ez dira oso baikorrak, batez ere euritsu eta fresko samarrak aurreikusten diren aurreneko orduetarako.
(Puede haber caducado)