UEUren ikastaroak, abian
udako euskal unibertsitatean 7 ikastaro eskainiko ditu iruñean, ekainaren azkeneko astean
Diario de Noticias, , 25-05-2017Elkar ekin lemapean, aurten 35 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Iruñean, Eibarren, Baionan, Bilbon, Usurbilen, Donostian eta Beran, azken urteetako arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Atzo UEUko arduradunek eskainitako aurkezpenean azpimarratu zuten bezala, “gizartean pil – pilean dauden gaiak landuko dira aurten ere”. Iruñean zazpi ikastaro eskainiko dituzte denetara, horietatik bi doan izanen direlarik, Nafarroako Gobernuarekin egindako elkarlana medio. Dagoeneko matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.
Iruñean eskainiko diren ikastaroak ekainaren azken astean burutuko dira, Edurne Koch, UEUren Nafarroako arduradunak adierazi zuenez: “Iaz ikastaroak San Ferminen aurretik antolatzeko erabakia hartu genuen eta erantzuna ikusita, bide berdinetik jarraitzea erabaki dugu”. Gaiei dagokionez, “aniztasuna izango da nagusi”. Hala, hezkuntza, euskara, gazteen parte – hartzea, zaintzaren inguruko zuzenbidea eta ETA – ren sorrera bezalako gaiak izango dira hizpide eskaintza honen baitan. Hala, doako bi ikastaroak Ahozkotasuna hizkuntza geletan eta Visual Thinking izanen dira.
Ikastaroen egoitzak ere berriak izango dira, atzo iragarri zutenez. Alde batetik, Iruñeko NAPI – ren egoi – tzan, bestetik hezitzaileen eskolan (Ezpeleta jauregia), eta beste bat Katakrak liburu – dendan emango da.
Bestalde, UEUk bi hitzaldi iriki ere prestatu ditu Iruñeko eskaintzaren baitan: Bullying, drama bai, aukera ere bai, Gotzon Carcar coach pertsonalaren eskutik; eta Haur (tran)sexualitatea ulertzeko gakoak, Iñaki Goñi irakasle eta sexologoak eskainiko duena. Beran, azkenik, ikastaro bat emanen da, Biohondakinen konpostaren erabilera izenburupean, irailaren 30ean.
Aurreko edizioetan bezala, hainbat diru – laguntza eta beherapen aukera proposatzen dira aurten ere. Hala, ikasle, langabetu eta jubilatuen matrikuletan beherapenak eskaintzen ditu UEUk, eta Euskal Herriko hainbat udalek diru laguntzak emango dituzte beraien herritarrentzat. Laguntzen zerrenda osoa UEUren webgunean ikusi daiteke. Azkenik, Berria Lagunek eta UEUko bazkideek ohiko deskontua izanen dute matrikulan.
Aniztasuna nagusi UEUren eskaintza, noski, ez da Nafarroara mugatuko eta, Irati Iciar UEUko Udako Ikastaroen arduradunak argitu bezala, mota desberdinetakoak izango dira: “Ikastaro espezializatuak, ikastaro hauek egiteko aurretik jakintza maila bat beharrezkoa da; dibulgazioko ikastaroak, interes orokorreko ikastaroak dira eta jakintza maila zehatzik ez da behar; garapen pertsonaleko ikastaroak, ikastaro hauek pertsona moduan garatzeko balio dute, galerak modu baikorrean bizitzen ikasteko, adibidez; eta jardunaldiak, hitzaldiak eta tailerrak”.
Ikastaroei Bilbon emango zaie hasiera, antolatzaileentzat “garrantzi berezia” duen jardunaldi batekin: Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian. Iñaki Alegria UEUko zuzendariak azaldu bezala, erakundearen “helburu estrategikoak” landuko dira bertan: “Euskal Herrian Interneten eta IKTen gaineko ikerketa zentro baten beharra jendarteratu eta indartzea; Euskal Herriko zein atzerriko Interneten inguruko zentroen esperientziak ezagutzea eta Unibertsitateak Unibertsitateak, administrazioak eta enpresak elkarlanean jartzeko aukerez hausnar – tzea. Aurtengoak iaz egin genituen Euskarazko on – line eskaintza unibertsitatean: egoera eta erronkak jardunaldien jarraipena izango dira”.
“Udako Ikastaroen plaza ikasi, eztabaidatu, lan egin eta ideiak truka – tzeko foro ezin – hobea da, eta guztiok bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztet”, azpimarratu zuen Alegriak. Halaber, ikastaro hauek egitea ahalbidetu duten erakundeak eskertu nahi izan zituen zuzendariak: “Iruñeko Udala, Euskarabidea, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskararen Erakunde Publikoa eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamendua”.
IRUÑEKO ESKAINTZA
Ikastaroak:
- ETAren V. Biltzarra eta ziklo armatu iraultzailearen hasiera.
Iruñea, ekainak 27 – 28
- Hazi, Hezi, Eraiki (II): Haurrak espazio – sortzaile.
Iruñea, ekainak 26 – 27
- Euskara eta etorkinak. Nola lagun dezake euskarak bizikide – tza hobetzen?
Iruñea, ekainak 26 – 27
- Gazteak: parte – hartze politikotik boteretzera?.
Iruñea, ekainak 28
- Egitatezko bikoteak eta umeen zaintza euskal Zuzenbide Zibilean.
Iruñea, ekainak 26
- Ahozkotasuna hizkuntza – geletan: entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreragina.
Iruñea, ekainak 26 – 28 DOAN
- Visual thinking, ikasten ikasteko tresna.
Iruñea, ekainak 26 – 27 DOAN
Hitzaldi irekiak:
- Ekainak 26 – 19:00 – ‘’Bullying, drama bai, aukera ere bai.’’ – Hizlaria: Gotzon Carcar, coach pertsonala.
- Ekainak 27 – 19:00 – ‘’Haur (tran)sexualitatea ulertzeko gakoak.’’ – Hizlaria: Iñaki Goñi, irakaslea eta sexologoa.
(Puede haber caducado)