Herri azoka koloretsua atzokoan Zestoan
'Astindu' ekimenak antolatuta, hamaika produktu izan ziren ikusteko, erosteko eta dastatzeko eta giro ezin hobea sortu zen
Diario Vasco, , 21-05-2017Koloretsua, aniztasunez betea, hamaika eragile desberdin eta gai ugari…bertako artisauak eta ekoizleak ukenduak, eztia, ardi esnea, arropa eta beste hamaika produktu erakusten, etorkin koadrila bere sukaldaritza dastatzera ematen, Antxieta zientzia elkartekoak bere hezur eta guzti, umeentzako ikuskizunak eta jolasak, trikitilariak kalea animatzen… hau dena eta gehiago izan zen ‘Astindu’ ekimenak antolatu eta atzo ospatu zen III Herri Azoka.
DVD aurkezpena
Urola Erdiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Beñi Agirrek ‘Atxorrotxeko Erdi Aroko gaztelua, denboraren talaiatik’ DVDa aurkeztuko du Zestoan. Ekitaldia etzi, asteartea, egingo da, Erdikalean kokatzen den Portale elkartean, arratsaldeko 19:00etan. Ondoren luntxa izango da bertaratzen diren guztientzat.
(Puede haber caducado)