Absolbitu egin dituzte kalean saltzeagatik Iruñean epaitutako bi senegaldarrak
1.500 euroko isuna eskatu zuen fiskalak Bilbon bizi diren bi kale saltzaileen aurka. Erabakia txalotu du SOS Arrazakeria elkarteak.
Berria, , 21-04-2017Iragan martxoaren 31n deitu zituzten Bilbon bizi diren bi kaleko saltzaileak Nafarroako auzitegira. 2013. urtean, Lizarrako jaietan izan ziren, eta han atzeman zituen Poliziak. Apirilaren 7an epaitu zituzten Iruñean, eta SOS Arrazakeria elkarteak elkarretaratzea egin zuen, migratzaileen eskubideak aldarrikatzeko.
1.500 euroko isuna eskatu zuen fiskalak saltzaile bakoitzarentzat, baina epaileak absolbitu egin zituen atzo.
Kaleko saltzaileen aurkako “jazarpena” salatu du behin eta berriz SOS Arrazakeriak, hain zuzen ere, eta, senegaldarren aurkako epaiketa dela-eta, babesa eta elkartasuna agertu nahi izan die erakunde horrek karrikan aurrera egiten ahalegintzen diren langile guztiei. Duela astebeteko elkarretaratzean, argi utzi zuten tokikoak bertakoak eta kanpokoak, denak direla langile, eta, ondorioz, langile borrokatzat jo zuten karrikako saltzaileen aldeko aldarria ere.
(Puede haber caducado)