Ehun bat pertsona desagertu dira Mediterraneoan

Berria, , 17-04-2017

ERROMA. Gutxienez 97 pertsona desagertu dira Mediterraneo itsasoan. 23 pertsona erreskatatu dituzte Libiako kostatik gertu, eta gainerakoak aurkitzeko operazioa hasi dute. Europara iristeko migratzaile eta errefuxiatuen ontziak Libiatik atera ohi dira, herrialdeko anabasa aprobetxatuta. Urte hasieratik itsasoan 590 pertsona hil direla zenbatu du Nazioarteko Migrazio Erakundeak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)