Saharako Astea El-Watan eta Udalaren eskutik
Diario Vasco, , 06-04-2017El – Watan elkarteak, Saharako errefuxiatuen aldeko taldeak, Sahararen Astea antolatu du Udalaren laguntzarekin. Astelehenean hasi zen Sahararen Astea Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan eskainiko antzezlanarekin. Pasa den abenduan Auserdeko kanpamentuetako eskoletan izan ziren El – Watan eta Trotamundos antzerki – taldea. Herenegun, han bizitutakoa azaldu zieten herriko haurrei.
Bestalde, bihar arte Jose Luis Irigoienen argazki – erakusketa ikusgai dago udaletxeko areto nagusian. Tindufeko errefuxiatu guneetan ateratako argazkiak dira guztiak, emakume sahararrak protagonista dituztenak.
Hitzaldia, bihar
Bihar, hilak 7, izango dira gainerako ekintzak. Batetik, Jose Luis Paulin Seijas medikuak «Kooperazioa: egiak, gezurrak eta utopia baten bizipenak?» liburua aurkeztuko du udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan. Paulinek, besteak beste, Tindufeko errefuxiatu guneetan kooperazio lanak egin izan ditu.
Horren ondoren, afari sahararra izango da Ergoiengo Auzokalte Elkartean: entsalada, kuxkuxa eta izozkia. Sarrerak salgai daude Garmendi txokolategian, 12 eurotan helduak eta 10 eurotan umeak.
«Aste honetan ere, Saharako kultura eta egoera Oiartzunera ekar – tzeko egin duten ahalegina eskertu nahi du Udalak», adierazi du Iosune Cousillas Kultura zinegotziak. Era berean, «El – Watan eragile aktiboa da herrian antolatzen diren ekitaldietan eta jarrera hori ere eskertu nahi dugu», gaineratu du.
Oiartzuarrek errefuxiatu sahararrek bizi duten errealitatea ezagu – tzeko aukera paregabea izango dute, hortaz, horrelako ekimenekin.
Ur – bidoiak biltzeko kanpaina
Horrez gain, El – Watanek orain hasi eta urria bitartean 600 ur – bidoi biltzeko kanpaina martxan jarri du. Herriko tabernetan eltzeitsuak jarriko dituzte gaurtik aurrera eta Euskadiko Kutxako 3035 0126 64 1260141649 kontu korrontea ireki dute, borondatea jasotzeko.
Bost urte daramatza El – Watanak ur – edangarriarentzako bidoiak erosi eta Tichlan (Oiartzunekin senidetua dagoen herria) banatzeko kanpainarekin.
(Puede haber caducado)