Gaur indarrean sartzekoa zen migranteen aurkako legea geldiarazi du epaile batek
Sei estatutako herritarrei eta errefuxiatuei "ezin konponduzko kaltea" eragin diezaiekeela argudiatu du Hawaiiko epaile batek neurria behin-behinean bertan behera uzteko.
Berria, , 16-03-2017“Borrokatu egingo gara erabaki izugarri honen aurka. Auzitegi Goreneraino helduko gara, irabazi egingo dugu, eta segurtasuna bermatuko deigu gure herriari eta herritarrei”, esanez erantzun dio Donald Trump AEBetako presidenteak Justiziaren erabakiari. Izan ere, gaur indarrean sartzekoa zen migranteen aurkako legedia bertan behera utzi du Hawaiiko epaile Derrick Watsonen erabakiak. Haren iritziz, Trumpek bultzatutako legediak “ezin konponduzko kalteak” eragingo lizkieke sei estatutako herritarrei eta errefuxiatuei.
Aurretik ere Justiziak geldiarazia zuen dekretua, eta, blokeo hori gainditzeko asmoz, “hainbat aldaketa” egin zizkion Trumpen kabineteak neurriari. Nashvillen (Tennessee) egindako hitzaldi batean, salatu du “aurrekaririk gabeko Justiziaren gehiegikeria” izan dela azken erabakia, eta iragarri du gobernuak Gorenera joko duela beharrezkoa bada, legedia indarrean sartzea lortzeko.
Trumpek bultzatutako araudiak AEBetan sartzea debekatzen die errefuxiatu guztiei 120 egunez, eta 90 egunez Irak, Iran, Siria, Somalia, Libia, Sudan eta Yemengo herritarrei.
(Puede haber caducado)