Dakotako oliobidearen eraikuntza behin-behinean eteteari uko egin diote

Berria, , 08-03-2017

DAKOTA. Dakotako (AEB) oliobidearen eraikuntza behin-behinean eteteko helegite bat aurkeztu zuten siux tribuko indigenek, baina James Boasberg epaileak uko egin dio eraikuntza gelditzeari. Energy Transfer Partners enpresaren arabera, oliobidea datorren astean jarriko dute martxan. Indigenek lau eguneko aktibitateak abiatu dituzte, eta ostiralean bukatuko dute, Etxe Zurirainoko martxa batekin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)