Jihadismoarekin lotu dute Bilbon atxilotutako laguna

Berria, , 15-02-2017

BILBON. 44 urteko gizonezko bat atxilotu du Espainiako Guardia Zibilak, Bilbon, jihadismoa «goratzea», bere burua «doktrinatzea» eta Estatu Islamikoaren ideia «terroristak» zabaltzea egotzita. Hura bizi den etxea miatu du poliziak. Barne Ministerioaren arabera, loturak zituen jihadismoaren aldeko finantzaketarekin, eta sare sozialen bidez EIren bideoak zabaltzen zituen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)