Suitzarrek onartu dute immigranteen biloben nazionalizazioa erraztea

Berria, , 14-02-2017

GENEVA. Suitzarrek erreferendum bidez onartu dute immigranteen biloben nazionalizazioa erraztea. Gobernuak bultzatu zuen neurria, eta 25.000 gazterengan izango du eragina. Dena den, ez dira automatikoki suitzar bihurtuko. Baldintza batzuk bete behar dituzte: besteak beste, gutxienez bost urtez eskolatua izatea, bizileku baimena izatea eta gurasoetako batek gutxienez hamar urte herrialdean bizi izatea.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)