Atxilo gehiago Paris inguruko herrietan, protestak eta istiluak hedatu ostean

Berria, , 09-02-2017

PARIS. Otsailaren 2an, Aulnay-Sous-Boisen (Paris) 22 urteko gazte batek lau poliziaren bortxaketa jasan ondoren izandako protesta eta istiluak hirugarren egunez hedatu dira inguruko herrietara, eta Poliziak hamarnaka pertsona atxilotu ditu. Aurreko egunetan 26 pertsona atxilotu zituzten. Gaztea atxilo hartu eta «odoletan zegoela» eraman zuten ospitalera poliziek, uzkian hamar zentimetroko zauria zuela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)