Aliantza
Berria, 21-03-2006Castillo Suarez
Egunkari honetan bertan, eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela – eta, Hego Euskal Herriko etorkinen portzentajeak eman dituzte SOS Arrazakeriak emandako datuak, itxuran Europako Batasunetik kanpokoak. Egia da nahasmen handia dagoela termino horrekin, bazterketa soziala jasaten dituztenak izendatzeko erabiltzen dela eta ez egoera sozio – ekonomiko hobea dutenak, edo Europako Batasunetik kanpokoak izendatzeko eta ez estatu espainiar eta frantziarretik heldu direnak. Haatik, nago etorkinen nazio definizioa erabili beharko genukeela areago, nazio egunkari batean. Alde horretatik, etorkina litzateke Euskal Herritik kanpo datorren guztia.
Gaurko egunean nonahi aipatuko dituzte etorkinei ukatzen zaizkien eskubideak guztiz beharrezkoa dena, bestaldeÐ. Nolanahi ere, ez zaizkie etorkinei bakarrik eskubideak hausten. Izan ere, Euskal Herrian jaio direnek edo estatu espainiar eta frantziarretik etorri direnek oinarrizko herritartasun eskubideak bermatuak dituzte, baina, euskal herritarrak izan nahi dutenek ez dute naziotasun eskubiderik, eta, beraz, naziotasun horretatik eratorritako (euskal) herritartasun eskubiderik. Alde horretatik, nik aliantza hitzaren pean jarriko nuke azpimarra. Aliantza Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo jaiotakoen artean euskal naziotasun eta herritartasun eskubideen alde sozialak, kulturazkoak, hizkuntzazkoak, zibilak, politikoak eta ekonomikoaklan egiteko. Izan ere, dena dago eginkizun, eta dena da egingarri.
(Puede haber caducado)