Beste harrera sistema bat eskatu dute arartekoek
Berria, , 03-02-2017Errefuxiatuak hartzeko programa «motela eta eraginkortasunik gabea» dela salatu dute EAEko eta Nafarroako arartekoek, eta haiekin batera beste zazpik —Kataluniakoak, Galiziakoak, Aragoikoak, Valentziakoak, Andaluziakoak, Kanarietakoak, eta Gaztela eta Leongoak—. Europako eta Espainiako erakundeei egotzi diete «gutxi» ari direla konpromisoak betetzen; gertatzen ari dena ebaluatzeko ere eskatu dute, bidenabar. Nabarmendu dute egoera «ezohikoa, presakoa eta larria» dela, eta, beraz, ezinbestekoa dela beste harrera sistema bat martxan jartzea.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)