Jasandakoa jakinarazteko indarra akuilu

Berria, berria, 27-01-2017

Abba larri zauritu zen lanera bidean mina bat zapaldu zuenean; hanka bat galdu zuen. Mugikortasun oso urria du, baina behin ere ez zaio falta izaten hitz egiteko, jokoan aritzeko edota zigarreta bat erretzeko lagunik. «Goiz batean pozik irten nintzen etxetik, eta fisikoki zein psikologikoki txikituta itzuli nintzen. Infernu hartatik nola edo hala irtetea soilik desio nuen. Egun, elbarri eta errefuxiatu, ez dut ezertarako esperantzarik. Dena lapurtu zidaten: nire ametsak, nire etorkizuna, nire familia… dena galdu nuen. Baina ez dut amore emango, eta aurrera egingo dut mundu guztiak ikus dezan zer egin diguten», azaldu du, ahots hauskor batekin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)