Ihesaldiko poza

Berria, berria, 27-01-2017

Hamid 14 urteko semearen eta Nazli besoetako umearen ama da Fadwa. Iraketik ihes egiten ari zirela jaio zen Nazli, duela 9 hilabete. Haren jaiotza izan zen Katsikas inguruan errefuxiaturik bizi diren yezidien une alai bakanetakoa. Hainbeste sufrimenduren artean, Nazli esperantza bulkada bat da familiak aurrera egin dezan bakean bizi ahal izateko bidean. Bere amak esaten duen bezala, izugarrizko indarra du haurrak, amaren sabelean zegoenetik bizi behar izan duen guztiagatik. Izan ere, Fadwak zazpi hilabeteko haurdun zegoela egin zuen ihes, EIren sexu esklabo ez izateko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)