Aita-semeak, tragediak baturik
Berria, , 27-01-2017Hamdi aitak 42 urte ditu, nahiz eta bere keinuek eta esku zailduek gizon zaharrago baten itxura eman. Ahed bere 16 urteko semea haren ondoan dago beti. Hamdiren emazte eta Aheden ama Mosul inguruan hil zuten, eta eurek ihes egin behar izan zuten. Bizi osorako markatu ditu beren herriko tragediak. Hitz gutxiko pertsonak dira biak; gainean zutenarekin ihes egitea egokitu zitzaien eguna oroitzen dutenean, begiak busti eta ahotsa eten egiten zaie, eta ezinezko egiten zaie egun hura oroitzen jarraitzea.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)