AEB-ak

Peña Nieto ez da joango Trumpekin egitekoa zen bilerara

Berria, Berria, 26-01-2017

Asteartean AEBetara joatekoa zen Mexikoko gobernuburua, Trumpekin bilera egiteko. Baina harremanak erabat gaiztotu dira, eta bilerara ez joatea erabaki du Peña Nietok. Trumpek prentsaurrekoa eman du, eta esan du erabakia ez dela Peña Nietorena, baizik eta biek adostu dutela bilerarik ez egitea. Donald Trumpek atzo iragarri zuen Mexikoko mugan harresia eraikita “hobea” izango zela bi gobernuen arteko harremana, baina kale egin du. Gaur bertan harreman horiek erabat hautsita daudela dirudite. Mexikok inondik inora babesten ez duen murrua eraikitzeko dekretua sinatu zuen atzo Trumpek, eta hori gutxi ez balitz bezala, hura eraikitzeko gastuak Mexikok ordaindu beharko zituela ohartarazi zuen.
Hala ere, asteartean egitekoak ziren bilerari eutsi egiten zieten bi aldeek, gaur arte. Baina Trump harro jarri da, eta Peña Nietok ez dela joango erabaki du. “Mexiko ez badago prest horren beharrezkoa den horma ordaintzeko, hobe litzateke hitzordua bertan behera uztea”, esan du Trumpek. Izan ere, Peña Nietok argi esan du ez duela harresia ordaintzeko asmorik: “Sentitzen eta arbuiatzen dut harresia eraikitzen jarraitzeko AEBen erabakia. Banandu egiten gaitu. Mexikok ez du harresirik ordainduko”. 
Eztabaida horren ostean, Twitter kontuan iragarri du Mexikoko presidenteak: ez dela bilerara joango:
Esta mañana hemos informado a la Casa Blanca que no asistiré a la reunión de trabajo programada para el próximo martes con el POTUS. — Enrique Peña Nieto (EPN) 2017(e)ko urtarrilak 26
Kritika asko jaso ditu Peña Nietok Mexikon. Bilera bertan behera utzi aurretik ez zuelako egiten, eta gero, Trumpek mehatxu egin ostean egin duelako.
Iruzurrari buruzko ikerketa
Bien bitartean, dekretuak siant ueta sinatu jarraitzen du Trumpek. Gaur, hauteskundeetan iruzurrik egon zen edo ez ikertzeko aginduari eman dio ametoa. Atzo agindu zuen “ikerketa handi bat”  egingo duela azaroaren 8ko hauteskundeetan iruzurra egon ote zen argitzeko. Twitter kontuaren bidez egin zuen iragarpena: “Bi estatutan bozkatu zutenen, legez kanpokoak zirenen eta, areago, hilda egonik erroldan daudenen botoak ikertuko ditugu”.
Sean Spicer Etxe Zuriko eledunak jakinarazi du presidentea kezkatuta dagoela auziarekin, uste baitu milioika herritarrek bere aurkariaren kontra bozkatu zutela iruzurra baliatuz. Hillary Clintonek 2,9 milioi botoren aldea atera zion hautagai errepublikanoari, baina, hauteskunde sistema propioari jarraikiz, demokratak galdu zuen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)