Hilotzen zenbatze amaigabea itsasoan

Berria, , 19-01-2017

UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak uste du 180 pertsona ito direla Mediterraneoan, egunotan onik atera dituzten errefuxiatuen lekukotzetan oinarrituta. Zero azpiko tenperaturetan «orduak» igaro dituzte desagertutakoek, eta UNHCRk hiltzat jo ditu. Erreskate operazioetan, zortzi hilotz atera dituzte itsasotik —irudian, ito direnen lau hilkutxa—. Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, iaz 5.079 errefuxiatu eta migratzaile hil ziren itsasoan. «Neurriak hartzeko garaia da», esan du erakundeak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)