Onik aurkitu dute ama biologikoak duela bi aste eramandako umea, Errumanian

Berria, , 19-01-2017

DONOSTIA. Hilaren 5ean ama biologikoak eramandako 11 hilabeteko umea onik aurkitu dute Errumanian, amona biologikoaren etxean. Gipuzkoako Diputazioaren tutoretzapean zegoen haurra, eta aurrez adostutako bisita bat baliatu zuen andreak foru teknikariei umea kentzeko. Errumaniarantz ihes egin zuen, eta han aurkitu dute umea; ama biologikoaren arrastorik ez dute. Aldundiak jakinarazi du Errumaniako gizarte zerbitzuekin harremanetan dela, zer egin adosteko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)