180 izan daitezke hildakoak, asteburuan Libiako kostaldean izandako hondoratzean
NBEren arabera, soilik lau pertsona atera dituzte onik itsasotik; gainontzekoak "desagertuta" daude.
Berria, , 18-01-2017“Itsasoan utzi zituzten, noraezean, bi zubiko ontzi batean; handik gutxira, ontzia hondoratzen hasi zen”, azaldu du Carlotta Samik, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren ordezkariak. Haiek ari dira artatzen hondoratutako ontzitik bizirik atera diren lau iheslariak. Gainontzekoak, 180 inguru, desagertuta daude, eta, Samiren arabera, ziurrenik hilik. “Bizirik irten ziren lau lagunak aurkitu genituenerako orduak zeramatzaten itsasoan galduta”.
Samik zehaztu duenez, erreskate lanak “oso zailak” izan ziren, zero azpiko tenperaturekin. Itsasontzia larunbatean hondoratu zen, Libiako kostaldetik 30 miliatara. Frontex patruilak joan ziren bertara erreskate lanetara, Italiako armadak eta Europako Batasunak mugak zaintzeko sortutako patruilak hain zuzen. Lau pertsona atera zituzten bizirik, eta zortzi gorpu aurkitu zituzten; gainontzekoak desagertutzat jo zituzten. “Ontzian Eritreatik, Somaliatik, Etiopiatik eta Sudandik etorritako jendea zegoen”.
(Puede haber caducado)