Zirrikituetatik begira

Europa, 2017

Deia, Pilar. Kaltzada, 17-01-2017

EUROPA, 1984ko urtarrilak 17. Stockholm hirian elkartuko da gaur Armagabetzerako Europako Konferentzia, bertara bilduko diren estatuen artean azken bolada luzean erremediorik gabe berotzen joan den tentsioa baretzeko asmoarekin. Hil ala bizikoa dela zabaldu da. Lehen begiratuan antzematen da hori eta ulertzekoa da: inoizko gaitasun militarrik suntsitzaileena duten poten – tzien arteko liskarrak puri – purian daude, eta adituen ustez, goi – bilera hau izan daiteke kalapita nuklearraren ha – tzaparretatik ihes egiteko azken aukera. Munduak bere deabruen ispiluari aurrez aurre begiratzeko unea iritsi dela dio titular horietako batek. Izua zabaldu da berriro jendartean, eta orobat onartu egiten da Bigarren Mundu Gerraz geroztik ez garela sekula horren hurbil izan beste gerra batetik. Hedabideen lerro – buru sentsazionalistek gogoratzen dutenez, atarian dugun hirugarrena azkena izan daiteke.

Europa, 2017ko urtarrilak 17. Arma gabetzeaz ez da notizia bakar bat ere agertzen Europako komunikabideetan, ez bada izkina txiki baten, eta kontinentetik urruti gertatzen ari diren borrokak aipatzeko. Europaren erdian, alta, geure kontzientziaren aurka darabilgun gerra isilak bere horretan dirau.

Ilara luzeetan elkartzen dira Siriako gerratik ihesi etorritako errefuxiatuak harrera – kanpalekuetako hesien inguruan. Barruan ez dago jende gehiago hartzeko lekurik; familiek eta bakarrik iritsi diren adingabeek lehentasuna dute bertan aterpea eta babesa izateko, baina inork ez daki noiz arte jarraitu ahal izango duten han. Abandonaturiko industria – nabe zaharretan elkartzen dira gauez, eta sua pizten dute nola edo hala berotzeko: egurra ez denean, bero apur bat eman dezakeen beste edozer da, zaborra eta hondakinak tartean. Keak arnasarik hartu ezinezko bihur – tzen du lekua, baina bertan jarraitzea beste erremediorik ez dute: kanpora irtetea aukera okerragoa da. Elurra ari du, hotz dago, eta bazterrak zurituta ere, inguruan dena da lokatza, dena miseria latza.

Egutegiak bide kapritxosoak erabiltzen ditu gehienetan ahaztea aukeratzen duguna gogoratzeko: barru – barrutik suntsituko gaituen gerra ez da bakarrik armarik eza.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)