Sutea etorkin gazteen Zornotzako zentroan
Berria, 17-03-2006Su hartu zuen atzo Bizkaiko Foru Aldundiak bakarrik dauden etorkin adingabeentzat Zornotzan duen zentroaren beheko solairuak. Hamasei ohe erre ziren eta ez zen inor zauritu. Sua 15:30ak aldera sortu zen eta egoitza nagusiaren ondoko bi pabiloi hondatu zituen: bat lo egiteko erabiltzen zutena eta bestea garbiketa zerbitzua zegoena. Gazteek hilabete baino gutxiago daramate Zornotzan. Juan Maria Aburto Gizarte Ekintzako diputatuak nabarmendu zuenez, Diputazioak gazte horietaz arduratu beharra du.