Greziak itsasontzi batean aterpetu ditu 500 errefuxiatu, hotzetik babesteko

Berria, , 13-01-2017

LESBOS. Greziako Armadako itsasontzi batek Lesbosko irlan dauden 500 errefuxiatu hartu ditu, asteotako fronte hotzetik babesteko. Horrez gain, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak 130 iheslari hotel bateko geletan gordeko zituela ziurtatu zuen; oraingoz, ordea, 75 hartu ditu soilik. Alemanian asilo eskaerak %68 jaitsi dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)