Aniztasunaren inguruko hitzaldia izango da etzi Zaldibian
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 10-01-2017Zaldibia. Aniztasuna, migrazioa eta bizikidetza izango dituzte hizpide ostegun honetan Zaldibian izango den hitzaldian. Hizlariak Aztikerreko kide diren Maitane Barrenetxea eta Markel Ormazabal izango dira. Karreane kultur etxean hasiko da saioa 18.30ean eta irekia da. Bertan, aniztasunari atzeko atetik begira, migrazioen errealitate aldakorrak eta bizikidetza ereduen inguruan arituko dira. M.A.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)