Danborradako entseguak hasi dituzte Idiazabalen Aniztasunaren inguruko hitzaldia izango da etzi Zaldibian
Diario de Noticias, , 10-01-2017idiazabal – Idiazabalen San Blas jaiak gerturatzen ari dira eta horregatik hasi dira dagoeneko danborradako entseguekin. Hurrengo entseguak urtarrilaren 14 eta 21ean izango dira, 17.30ean Guraso Elkarteko aretoan. Jantzi banaketa, bestalde, urtarrilaren 21ean egingo dute, 19.00etan apaiz etxean. Jantzi bilketa, berriz, otsailaren 10ean izango da arratsaldeko 19.00etan leku berean, apaiz etxean. – M.A.
zaldibia – Aniztasuna, migrazioa eta bizikidetza izango dituzte hizpide ostegun honetan Zaldibian izango den hitzaldian. Hizlariak Aztikerreko kide diren Maitane Barrenetxea eta Markel Ormazabal izango dira. Karreane kultur etxean hasiko da saioa 18.30ean eta irekia da. Bertan, aniztasunari atzeko atetik begira, migrazioen errealitate aldakorrak eta bizikidetza ereduen inguruan arituko dira. – M.A.
(Puede haber caducado)