Itsas txakurrak

Berria, 16-03-2006

amagoia iban

Nuadibu da kai berria, Mauritanian kokatzen dute gaurko mapa geo – politikoek. Mendebaldeko Sahara bertan dago. Gaur zortzi esan ziguten han hamabi mila pertsona zain daudela ontzi batera igo eta Europaraino heltzeko. Abiatu dira ehunka astebetan, eta hil dira asko. «45 pertsona zeramatzan piragua bat neure begien aurrean erdibitu eta hondoratu zen», gogoan du Hamdi M’Bareckek. Saharako gerra garaian non – nahi lurperatutako minei beldurra die, baina piragua hartako bidaiarien bila abiatu zen lasterka, zazpi lankideekin batera. «Uretatik bizirik irten zirenak mailatuta eta gosez eta egarriz akabatzen zeuden. Bost egun zeramatzaten itsasoan. Nuadibutik abiatu ziren». Emigranteei zauriak garbitu, botika batzuk eman, eta jendarmeei deitu. Soldaduek Nuadibuko polizia etxera eraman zituzten. Emigranteak. Hamdik itsasoari begira segitzen du. Itsas txakur kolonia bat galtzeko zorian dago ugaztun hori zaintzea du ogibide, eta Espainiako fundazio bat nagusi. Nuadubi hogei kilometro hegoaldera dago. Itsas Txakurren Kostaldea deitzen zaio Hamdik zaintzen duen eremuari. Azkenaldian, beste ugaztun batzuei beha dago.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)