Turkiako Parlamentuak beste hiru hilabetez luzatu du larrialdi egoera
Berria, , 05-01-2017ANKARA. AKP Justiziaren eta Garapenaren Alderdiak proposatuta, Turkiako Parlamentuak onartu du larrialdi egoera beste hiru hilabetez luzatzea. Herrialdea «talde terroristen» mehatxupean dagoela argudiatuta defendatu du proposamena gobernuak. Luzapen berri hori urtarrilaren 20an hasi eta apirilaren 20an amaituko da. Bitartean, Turkiako Poliziak EI Estatu Islamikoko ustezko 27 kide atxilotu ditu, urtezaharreko atentatuarekin zerikusia dutelakoan.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)