Immigranteak zeramatzan ontzi bateko pilotuari 18 urteko kartzela ezarri diote
Berria, , 14-12-2016ERROMA. Siziliako auzitegi batek 18 urteko kartzela zigorra ezarri dio Mohamed Ali Maleki. Mediterraneoan hondoratu zen ontzi bateko pilotua zen Ali Malek. 2015eko apirilaren 18an, 700 eta 800 immigrante artean hil ziren itsasoan, eta, bizirik ateratako lekukoen iritziz, pilotua pertsonekin trafikatzen zuen. Auzitegiak tesi hori berretsi du. Mahmud Bikhit laguntzaileari bost urteko kartzela ezarri diote.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)