«Yezidi herriaren kontrako genozidioa justiziaren aurrera eramatea nahi dugu»
Berria, , 14-12-2016ESTRASBURGO. Nadia Muradek eta Lamija Aji Baxarrek Europako Legebiltzarraren Sakharov saria jaso zuten atzo. Ekitaldian, aldarrikapen bat egin zuten: «Babesa eskatzen dugu Estatu Islamikoa Nazioarteko Zigor Auzitegira eramateko, yezidi herriaren kontra egindako genozidiogatik». Estatu Islamikoak 2014an hartu zituen gatibu, Sinjarren, eta, beste ehunka emakume kurdu yezidirekin egin bezala, sexu esklabo gisa erabili zituzten, harik eta ihes egitea lortu zuten arte.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)