Doako hezkuntza ukatu nahi die Le Penek etorkinei

Berria, , 09-12-2016

PARIS. Marine Le Pen Fronte Nazionaleko presidentegaiak baimenik gabeko etorkinen seme-alabei doako hezkuntza ukatu nahi die. «Elkartasunak frantsesentzat bakarrik izan behar du». Najat Vallaud-Belkacem Hezkuntza ministroak ultraeskuindarraren hitzak arbuiatu ditu. «Ez du ume batzuen sufrikarioa ezagutzen, ezta nazioarteko legeak eta balio errepublikanoak ere».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)