Gipuzkoa Solidarioa saria, bost kirol esperientziari

Berria, , 27-11-2016

SOS Arrazakeriak Gipuzkoa Solidarioa sariak banatu zituen atzo. Gala bat egin zuten urteroko moduan, Donostian, eta kirola izan dute gaitzat aurten. Arlo horrekin lotutako bost sari banatu zituzten. Honako hauek saritu dituzte: Real Sociedad fundazioa, Donostiako Amara Berri ikastola, Union Latina futbol taldea, Txirrindulari Solidarioak proiektua eta Donosti Cup. Iñaki Williams Athleticeko jokalariari eginiko elkarrizketa bat ere eman zuten ekitaldian. Arrazakeriaren eta irainen biktima izan da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)