Mediterraneoan ehun lagun hil direla salatu dute

Berria, , 18-11-2016

ERROMA. MSF Mugarik Gabeko Medikuek jakinarazi dutenez, 27 pertsona onik atera dituzte Mediterraneo itsasoan, eta beste zazpi hil dira itota. Onik ateratakoen arabera, beste ehun pertsonak bidaiatzen zuten ontzian, eta desagertutzat eman dituzte. Italiako hedabideen arabera, herenegun ondoratu zen ontzia, Libiako kostaldetik 40 bat miliatara. Europara iristea zuten helburua bidaiariek, eta gomazko ontzi kaskar batean hasi zuten zeharkaldia. MSFk ohartarazi duenez, «egunero» gertatzen da ezbeharren bat Mediterraneoan.

Herenegun, 580 pertsona erreskatatu zituzten Italiako erreskate zerbitzuek, baina astelehenean eta asteartean hainbat ontzi hondoratu ziren, eta 240 pertsona ito zirela uste dute. Ontziaren hondakinei helduta itxaron diete larrialdi zerbitzuei onik atera direnak.

4.300 pertsona baino gehiago hil dira aurten Mediterraneoa gurutzatu nahian. Kopuruak nabarmen egin du gora Europako Batasunak eta Turkiak migratzaileen aurkako ituna sinatu zutenetik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)