Altsasukoa "gorroto delitua" da, Fernandez Diazen arabera
PSNk txarretsi egin du bere alderdiko Altsasuko zinegotziak udalaren adierazpen bat babestu izana.
Berria, , 18-10-2016Egunetik egunera luzatuz doa Altsasun (Nafarroa) larunbat goizaldean gertatutakoak eragindako soka. Jorge Fernandez Diaz Espainiako jarduneko Barne ministroa elkarrizketatu dute goizean Espainiako telebista publikoan, eta bertan esan du Altsasukoa “gorroto delitua” izan dela, baina ez “kale erasoa”, hori “iraganeko kontua” delako.
Fernandez Diazek esan du duela gutxi Iruñean izan zela eta bertan ikusi zuela Guardia Zibilak Nafarroan jasotzen duen “berotasuna”. ETArekin lotura egin du, esanaz “42 urteko terrorismoa” ez dela “gauetik goizera” igarotzen eta “aurre egin beharreko gizarte patologia” bat dagoela.
Guardia Zibilaren alde mintzatu da PSN, alderdiko Altsasuko zinegotzia zuzenduz. Adierazpen bat onartu zuten astelehenean udalean, eta, bosgarren puntuan, udalak kezka eta ezinegona agertu zuen Guardia Zibilaren “presentzia masiboagatik”. Adierazpenarekin bat egin zuen PSNko zinegotziak. Alderdiak, ordea, txarretsi egin du jarrera hori, eta Guardia Zibilarekiko babesa berretsi du.
(Puede haber caducado)