Zabalik da ‘Bizilagunak’ egitasmoan izen-ematea
Azaroaren 13an egingo dituzte bertakoen eta atzerritarren arteko bazkariak
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 16-10-2016tOLOSA – Datorren azaroaren 13an mahaiaren inguruan elkartuko ditu atzerritar eta bertako familiak Bizilagunak ekimenak. Iaz Tolosaldean bizi diren familia euskaldunak, nepaldarrak, marokoarrak, afgandarrak eta brasildarrak hamabost bazkari egin zituzten, eta 120 pertsona inguruk ekimena antola – tzen parte hartu zuten.
Bosgarren urtez jarraian, egitasmoak oso elkargune berezia osatuko du atzerritarren eta bertakoen arteko ezagutza sustatzeko eta haien arteko bizikidetza baldintzatzen duten aurreiritziak gainditzeko.
Azaroaren 13ko igandean bazkalorduan, bi familia, bata bertakoa eta bestea atzerritarra, bazkaltzera elkartuko dira bietako baten etxean. Gauza bera gertatuko da Euskadiko herri eta hirietako etxe ugaritan. Bazkari horietan familiez gain dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Bizilagunak ekimenak harreman berriak egiten lagundu dezake, lagunak egiten bertakoen eta bizitoki berri bat topatu duten atzerritarren artean.
Egitasmoan parte hartu nahi duten familiek tolosaldeabizilagunak@gmail.com helbidera idatzi edo 646 057 080 telefono zenbakira deitu behar dute.
Gipuzkoa Solidarioa Ekimenean parte hartzen duten familia guztiak elkar ezagutzeko Gipuzkoa Solidarioa jaialdia antolatu dute, urtero legez. Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da datorren azaroaren 26an, 17.00etatik aurrera. Atzerritarrak kiroletan gaia landuko dute antzerki bidez, eta izena emateko www.muga.eu webgunean do 943 321 811 telefonora deitu behar da. – M.S.S.
(Puede haber caducado)