Errefuxiatuak
Bilboko Zazpikaleak hesitu dituzte, errefuxiatuen egunerokoa salatzeko
Berria, , 15-10-2016Antimilitaristek gogoratu dute arma gehien esportatzen duten herrialdeen artean zazpigarrena dela Espainia, eta hamasei gatazka militarretan esku hartzen duela. KEM – MOC Bilboko talde antimilitaristak eta Sinkuartel konpartsak ekintza ikusgarria egin dute Bilbon, errefuxiatuen egoera agerrarazteko. Soldaduz jantzita, Zazpikaleetako kale nagusiak hesiz itxi dituzte, eta kontrolak ezarri dituzte, herritarrei ikusarazteko Europako mugak zeharkatu nahi dituzten iheslariek nolako zailtasunak gainditu behar dituzten.
KEM – MOCeko kideek esan dutenez, “gerrak amaitzeko, konplizitatea bukatzeko eta errefuxiatuen inguruko politikak aldatzeko” eskatu dute ekintza honen bidez. Gogoratu dute Espainiak egun hamasei gatazka militarretan esku hartzen duela, eta zazpigarren dagoela munduan arma gehien esportatzen duten estatuen zerrendan.
“Urriaren 12an antolatutako ekitaldietan indar armatuei omenaldia eginez, zilegitasuna ematen diote armadek gerretan duten eginkizunari”, esan dute antimilitaristek.
(Puede haber caducado)