Egipton hondoratutako errefuxiatuen ontzia itsaspetik atera dute

Berria, , 28-09-2016

KAIRO. Egipton joan den astean hondoratutako errefuxiatuen ontzia urpetik atera du petrolio konpainia baten ontzi berezi batek, urpekarien laguntzarekin. Horrekin batera, beste 11 gorpu berreskuratu dituzte uretatik, eta, horiekin, 179 dira hondoratzean hildakoak, Wahdan al-Sayed Egiptoko Beheira probintziako gobernuko bozeramaileak AFPri esan dionez. Armadaren arabera, 163 dira bizirik erreskatatutakoak, baina 450 bidaiari zihoazela uste dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)