Euskal Autonomia Erkidegoa

EAEk 3.362 biztanle gehiagorekin bukatu zuen 2015 . urtea, migrazioei esker

Deia, EP, 27-09-2016

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 3.362 biztanle gehiagorekin  amaitu zuen 2015 . urtea, aurrekoan 3.600 izan ziren bitartean. 

BILBO. Herrialdeka, Gipuzkoak 1.782 pertsona irabazi zituen iaz, Bizkaiak  941 eta Arabak 639. Hiriburuen artean, Bilbon 1.090 pertsonako  migrazio saldo positiboa izan zen, Gasteizen 766koa eta Donostian  547koa, Eustaten datuen arabera.


EAEren eta estatuko gainerako erkidegoen arteko mugimenduak  kontuan hartuz gero, 2015ean 947 izan zen pertsona saldoa, positiboa,  2008an hasitako joerari eutsiz. Espainiako nazionalitatea dutenen  artean migrazio saldoa 440 negatiboa izan zen, eta atzerritar  nazionalitatea dutenena 1.387 positiboa.


Atzerriarekin 2.415 pertsonako saldo positiboa izan zen 2015ean,  hau da, joan zirenak etorri zirenak baino gutxiago izan ziren  (aurreko urtean 2.207 negatiboa izan zen). Espainiako nazionalitatea  dutenen migrazio saldoa 1.285 negatiboa izan zen, eta atzerritarrena  3.700 positiboa.


Erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2015ean EAEko mila  biztanletik 32 mugitu ziren, eta herrialdeka, Araban milako 36,9,  Gipuzkoan milako 31,7 eta Bizkaian milako 29,9. EAEk migrazio saldo  negatiboa izan zuen 2015ean Errioxa, Kanariar Uharte, Galizia, Balear  Uharte eta Madrilekin, eta gainerakoekin positiboa.


EAEra, batez ere, Gaztela eta Leon, Madril, Katalunia, Kantabria,  Andaluzia eta Valentziatik heltzen da jendea, eta EAEko joale gehien  erakarri dituzten erkidegoak Madril, Gaztela eta Leon, Katalunia,  Kantabria, Andaluzia eta Nafarroa dira, hurrenkera horretan; seion  artean EAEtik besteetara joandakoen %65 jaso zuten. Joaleen batez  besteko adina 36,4 urte izan zen, eta etorkinena 33,5. Etorkinen %51  gizonak izan ziren, eta %49 emakumeak, eta joaleen artean, %54 eta  %46, hurrenez hurren.


Bestalde, 2015ean 18.709 atzerritar heldu ziren EAEra; horietatik  6.947 beste erkidegoetatik heldu ziren (nagusiki Katalunia, Madril,  Andaluzia, Valentzia eta Gaztela eta Leondik), eta 11.762 atzerritik  zuzenean. EAEtik doazen pertsonen %42 atzerritarrak izan ziren, eta  haien arteko %59 atzerrira joan ziren. Guztira, 13.622 atzerritar  joan ziren EAEtik 2015ean.


BIZILEKU ALDAKETA


Halaber, EAEko biztanleriaren %9,9k bizileku aldaketaren bat egin  zuen 2015 . urtean, eta haietako %68an EAEn bertan izan zen aldaketa,  ia 2014ko zifra berberak. EAEn, guztira, 215.929 aldiz aldatu zen  ohiko bizilekua 20915ean, eta 97.219 kasutan udalerrian bertan.  Erkidego barruko mugimenduak – bai jatorria bai helmuga EAEn – 50.238  izan ziren.


Gainera, erkidegoaz kanpotiko 35.917 immigrazio erregistratu ziren  joan den urtean – jatorria EAEtik kanpo eta helmuga EAEn – , eta  haietatik 14.405 atzerritik izan ziren. Halaber, erkidegotik  kanporako 32.555 emigrazio izan ziren – jatorria gurean eta helmuga  gure erkidegotik kanpora – , eta 11.990ren norakoa atzerria izan zen,  2014an baino %20 gutxiago.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)