Egipton gutxienez 42 errefuxiatu hil dira itsasoan

Berria, , 22-09-2016

KAIRO. Egiptoko kostatik kilometro gutxira errefuxiatuak zeramatzan ontzi bat hondoratu zen atzo, eta, Raxid hiriko ospitalekoen arabera, gutxienez 42 hil ziren. Kafr al-Xeikh probintziako gobernuak adierazi du 105 bizirik atera zituztela itsasotik, baina ez du argitu zenbat zeuden ontzian; 600 bidaiari zeramatzala esan zuten, baina hedabideek gero 300 zirela aipatu zuten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)