Kilometro luzeko horma eraikitzen hasi dira Calaisen
Berria, , 21-09-2016Atzo hasi ziren horma bat eraikitzen Calaisek (Frantzia) Erresuma Batuarekin duen mugan. Lau kilometro garai izango da, eta kilometro bat luze. Obra horrek ez du tokiko agintarien babesik, uste baitute ez beharrezkoa ez dela. Izan ere, Frantziako Barne ministroak zin egin zuen kanpamentua desegingo zuela. Hormaren helburua errefuxiatuen mugimenduak zailtzea da; azken bi urteetan igo da Calaisera iritsi diren migratzaile zifra kopurua.
Hungariarekin duen mugan horma bat eraikitzeko lanak hasi zituen ere Austriako Gobernuak joan den astelehenean. 1,8 kilometro luze izango du. 2015ean, hainbat errefuxiatu pasatu ziren muga hartatik, Alemaniara bidean. Horren ondorioz, Hungariak Serbiarekin duen mugan horma bat eraiki zuen, eta Balkanetako herrialdeek murrizketa anitz ezarri dituzte. 90.000 asilo eskaera jaso zituen Austriak 2015ean. Aurten, 37.500 eskaera ahalbidetuko dituela ziurtatu du; joan den abuztua arte, 26.400 jaso ditu.
Sute batek Moriaseko (Lesbos uhartea, Grezia) errefuxiatuen zentroa erre zuen, astelehenean. 4.000 pertsona inguru zeuden une horretan. Antza, errrefuxiatuetako batzuek handik joateko eskatzen ari ziren, eta horren harira hasitako iskanbilen ondorioz hasi zen sutea. Ez da inor zauritu, ezta hil ere, baina eremuaren %60 erre dela ziurtatu dute. Gainera, 40-50 denda erre direla baieztatu du UNHCRk, askorentzako etxebizitza zirenak.
(Puede haber caducado)