Errefuxiatuen krisiari buruzko mintegi bat egingo da bihar Getxon

Mota honetako mintegiak auzotarrei zuzenduta daude, baina lehentasuna izango dute zurrumurruen kontrako eragileek

El Correo, ELCORREO.COM, 16-09-2016

Getxoko Udalak sustatutako Zurrumurruen kontrako Estrategiak ‘Errefuxiatuen krisia eta EBren erantzuna’ izeneko mintegia antolatu du biharko, 11.00etatik 14.00etara, Villamonteko Kultur Aretoan. Getxoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren laguntzarekin antolatu da ekimena.

Mota honetako mintegiak auzotarrei zuzenduta daude, baina lehentasuna izango dute zurrumurruen kontrako eragileek. Hizlaria Itziar Ruiz-Giménez Arrieta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikar Ikasketen Taldeko eta Nazioarteko Ikasketen Taldeko kidea izango da, eta parte hartu nahi dutenek www.getxo.eus/antirumores web orrian edota Herritarren Arretarako Bulegoetan egin beharko dute izen ematea.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)