Indarkeriak astindu du iheslarien krisia Alemanian

Berria, , 16-09-2016

BERLIN. Ultraeskuindarren eta asilo eskatzaileen arteko borrokak izan dira Bautzen hirian, Alemania ekialdean. Poliziaren arabera, asilo eskatzaile adingabe batzuk harrika hasi dira ultraeskuindar talde baten aurka. Lehendik ere izan dira liskarrak Bautzenen. Otsailean errefuxiatuen ostatu bati su eman zioten, eta eskuin muturreko hainbat kidek suhiltzaileei sua itzaltzea eragotzi zieten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)