VILLAMONTEKO KULTUR ARETOAN
Errefuxiatuen krisiari buruzko mintegi bat antolatu dute Getxon larunbatean
Deia, , 15-09-2016Getxoko Udalak sustatutako Zurrumurruen kontrako Estrategiak “Errefuxiatuen krisia eta EBren erantzuna” izeneko mintegia antolatu du datorren larunbatean, irailaren 17an, 11:00etatik 14:00etara, Villamonteko Kultur Aretoan. Getxoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren laguntzarekin antolatu da ekimena.
BILBO. Mota honetako mintegiak auzotarrei zuzenduta daude, baina lehentasuna izango dute zurrumurruen kontrako eragileek, Getxoko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Hizlaria Itziar Ruiz-Giménez Arrieta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikar Ikasketen Taldeko eta Nazioarteko Ikasketen Taldeko kidea izango da, eta parte hartu nahi dutenek www.getxo.eus/antirumores web orrian edota Herritarren Arretarako Bulegoetan egin beharko dute izen ematea.
(Puede haber caducado)