Hollandek ez du legerik onartuko burkiniaren aurka
Berria, , 09-09-2016Frantzian ez dute oraingoz legerik egingo burkinia galarazteko. «Ni presidente naizen artean ez da izango kasu jakin baten araberako legerik», erantzun du François Hollande Frantziako presidenteak. Herriko etxe batzuek debekatu egin dute gorputza estaltzen duen bainujantzi hori, eta poliziak ere bidali dituzte hondartzetara. Frantziako Estatu Kontseiluak, ordea, bertan behera utzi du debekua —zehazki, herri bateko araua bota du atzera, baina jurisprudentzia ezarri du; Ipar Euskal Herriari ere eragingo dio, hortaz—. Estatu kontseiluaren erabakiaren ostean, burkiniaren aurkako lege bat eskatu du eskuinak, baina Hollandek ez du babestu: «Ez dut utziko integristek presio egin dezaten. Ez dut aitzakiarik jarriko musulmanak estigmatizatzeko».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)